XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lezo Donostia-ko epai-barrutiko udalerria da, hedadura 12`2 kilometro karratukoa eta goidura itsas-mailatik 18 metrokoa izaki hirigunean.
Lezo fisikoki Pasaia-ko bokale ondoan kokatzen da, eta Jaizkibel mendiaren mendebaldeko adarduretan.
Lezo ingurune industrialez bildua dagoelarik, biziki hazi da mende honen zehar.
Populazioa, gutxienez, hirukoiztu egin da mende honen zehar.
1.900 urteko 1.198 bizilagunetatik 5.174-era iritsiz 1.981 urtean.
1.975 urte aldera, ordea, jatorriz lezotarra etzen populazioaren %-eko 26,78-a baino.
Penintsulako etorkinen uholdeak biziki ito du gure hizkuntza kalean eta gizartean, batez ere, periferiako auzoetan.
1.981 urteko zentsuaren arabera, 5.174 bizilagunetatik 1.807 zeharo
Euskaldunetan 1.288 bizilagun
Bestetan adierazi dugunez, Eusko Jaurlaritza-ren datu hauek euskararen
Hemen errealitate garratza zera da, alegia, gutxiengo erdalduna duten herrietan gutxiengoak gehiengo
Honela euskararen itoketa eta sustituzioa serioski kontsumatzen da.
Populazioaren %-eko 23,3-ak bigarren sektorean ziharduen 1.975 urte aldera, eta %-eko 1,76-ak, soilik, lehenengoan.
Lezoko industria aintzinakoa ontzigintzan zentratu da; gaur egun, ordea, Lezo eta Errenterialdean mota askoriko enpresak daude.
1.978 urtean 96 enpresa kokatzen ziren udalerrian.
Aipagarrienak metalurgia, kimikagintza, kontserbategiak, eraikuntza.
Merkataritzan, berriz, garrantzi handia Pasaia-ko portu ondoan egoteak.